Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Aldama zarandea al PSOE a las puertas de su congreso más descafeinado
Corazonadas en la consulta: “Ves entrar a un paciente y sabes si está bien o mal”
OPINIÓN | Días de ruido y furia, por Enric González
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Bernardo Atxaga: “Diru-bilketa bat egiteko prest nago eskumak irabaz ez dezan”

Bernardo Atxaga

Maialen Ferreira

0

Ez da lehen aldia Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951) Gutun Zuria jaialdira datorrena. Gutun Zuria, hain zuzen ere, Azkuna Zentroan ospatzen den jaialdia da. Aurten, letren mundua artearekin lotu nahi izan dute antolatzaileek. Atxagaren ustez, apirilaren 28an ospatuko diren hauteskundeei buruz hitz egiterakoan alderdi politiko “batzuek” aipatzeak, hauei ahotsa ematea esan nahi du, horregatik, ez du beraietaz hitz egin nahi. Hala ere, eskuineko alderdiek irabazi ez dezaten itxaropena dauka.

Zein egoeratan aurkitzen da euskal literatura?

Orain dela 40 urte galdera hau egingo bazenit, hiru idazle t'erdi zeudenez, ba erraza zen kontu hau azaltzea, euren kalitatea garrantzitsuena baitzen. Gaur egun, ordea, ehundaka idazle daude. Orduan, oso zaila da jakitea zelakoa den egoera. Nik pentsatzen dut euskal literaturaren egoera beste herrialde batzuena baino hobeagoa dela, Euskal Herrian hizkuntzarengatik eta historia politikoarengatik artistak eta idazleak asko babesten dira eta. Euskal Herrian euskarazko idazlea izatea, adibidez, Kordoban gaztelaniazko idazlea izatea baino hobeagoa da.

Soinujolearen semea. Noizbaiten esan duzu “jentea haserretu daitekeela” pelikula hau ikusterakoan. Ez zaigu gustatzen gertatutakoari buruz hitzegitea?

Gertatzen dena -gaztelaniazko hitz bat sortuko dut- 'enfadista' profesionalak daudela da. Antza denez, badaude batzuek, euren lana egunero haserre egotea dela. Nire ustez, asko haserretzen den jendea, nekagarriak eta haur batzuk direla iruditzen zaizkit. Hau esanda, Soinujolearen semea ikusterakoan haserretzen direnak baino pelikularekin hunkituko direnekin arduratzen naiz. Espero dut hunkituko direnek haserretuko direnek baino kopuru handiagoa izatea.

Duela aste batzuk Mexikoko lehendakariak Espainiak barkamena eska ziezaiola eskatzen zuen konkistarengatik. Joan den urtean ETAk adierazi zuen eragindako kaltea sentitzen zuela eta biktimetako batzuei barkamena eskatzen ziela. Barkamena eskatzea garrantzitsua da?

Barkamena, jende asko esan duen bezela, Elizaren lexikotik datorren hitza da. Erlijio katolikoarekin harremanetan dagoen lexikoa da. Bekatuaren kontzeptua beti egon da, baina nik, klasikoagoa naiz eta egiari buruz hitz egin behar dela beti esango nuke. Niri interesgarri iruditzen zaidana egia azaleratzea da, egia irakurri ahal dezagula, ikusi ahal dezagula, egiaz hitzegin ahal izatea. Behin egia esanda, min guztia kauterizatzen hasi daitekeela uste dut. Erlijioarekin lotzen diren beste barkamen kontzeptu horiek, erretorikoak dira soil-soilik. Ezertarako balio ez duten hitzak dira. Jende guztiak daki Espainiako Gerra Zibilean Gernika bonbardatu zutela eta bonbardatu zuen jendea egunero mezatara doa edo Elizaren doktrina jarraitzen du. Jarrera-mota horiek erretorika garbia dira. Ekintzak behar ditugu, idaztea edo irakutzea bezalako ekintzak. Egiara eramaten dizkigutenak. Axola duena laranja da eta ez laranja hori biltzen duen papera.

Zinemako industriaren eta Espainako eskuinaren arteko gerra bat dagoela uste duzu?

Berdin da euren artean gerra bat baldin badago hala ez, izan ere, nire ustez, eskuin retrogada honek, XI eta XII mendeko filosofia duenak, nahi duena esan ahal du, zinema eta kultura beti aurrera aterako dira eta. Artea une arriskutsuak bizi ahal ditzake baina ez da inoiz hilko, hilezkorra baita. Ez dugu beldurrik izan behar, artea hilezkorra da eta giza espiritua ere. Zorne-abzesu bezala diren ideologiak daude, “gorputzean sartu direnak” eta eragozten dutenak, batzuetan sukarra ematen dute, baina ez dute etorkizunik.

Politika esperpento bat bihurtzen ari da?

Nahiko susmagarria izan zen jada Estatu Batuetan aktore batek lehendakari postua lortu izana, beraz esan daiteke telebistak modu batean aurpegi txar bat duela. Baina ez hori bakarrik, telebistak gaitz bat duela esan dezakegu, izan ere, gure errealitatea nahasteko gai da. Adibidez, pantailan pertsona bat ikusten dugunean, honek gugandik gertu dagoela sentiarazten gaitu, distantziak guztiz mozten baititu distantziak, eta modu berean, konfidantza sentimendu bat zabaltzen da ikusleen artean, telebistako ezezagun hori, ezagun bihurtzen da eta. Horregatik, nik pertsonalki, ez nioke telebistan agertzen den politikari bati nire botoa emango, nire konfidantza irabazteko, telebistako diskurtso bat ez delako nahikoa izango, idatziak, testuak edo ekintzak beharko ditut eta. Horrela, bere lanaren garapena ikusiz, nire botoa lortzeko konfidantza bereganatzen hasiko da, ez soilik, kamara baten aurrean jarriz eta prestatutako papel edo gidoi bat jarraituz.

Zer iritzi daukazu politikara sartzen diren toreatzaileei buruz?

Betikoa da. Pantailetan ondo agertzen den pertsonak behar dira eta oso famatua baldin bada pertsona hori, hobe. Horrela, jendeak hurbil sentitzen du eta benetan ezagutzen duetela pentsatzen dute. Zerbait bitxia da telebistan agertzen diren “izarrei”, jendeak bere bataio-izenengatik deitzen dituztela, euren auzotarrak balira bezala. Gaur toreatzailea da, baina bihar aktoresa xarmangarria. Errepikatuko dut: hori ez da laranja, laranja biltzen duen papela baizik. Laranja da garrantzitsua dena, pentsioak, osasun-sistema, lana, hori da laranja eta hori da begiratu behar dena.

Zerk ematen dizu beldurra hurrengo hauteskundeetan petsatzen duzunean?

Eskumak beldurra ematen dit. Eufemismo duinean 'kontserbadore' deitzen dioten eskuin horretara. Hemengo eskuma oso gertu dago eskuin-muturrera. Orduan, nahi ez dudana eskumak irabaztea da. Ia diru-bilketa egiteko prest nago eskumak irabaz ez dezan.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats