Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

2019ko Espainiako Letren Sari Nazionala Bernardo Atxagaren eskuetan

Bernardo Atxaga

Maialen Ferreira

Bernardo Atxaga euskal idazleak jasoko du Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Espainiako Letren 2019ko Sari Nazionala. Horrela, Francisca Aguirre olerkariaren lekukoa hartuko du, Julio Caro-Barojak eta Gabriel Celayak ere irabazi dute goraipamena aurretik. Sari honen funtsa, egile baten obra osoa saritzea da; beraz, ez da ematen lan zehatz bat egiteagatik. Modu batez bizitza osoaren lana saritu nahi da eta, zentzu horretan, ohorezko sari bezala uler daiteke.

40.000 euroko ekarpena duen sariaren bitartez, “egungo espainiar literatura osatzen duen obraren egileen ibilbidea” aintzat hartzen dute. Atxagaren obren artean, Etiopia (1978), Obabakoak (1988), Gizona bere bakardadean (1993) eta Soinujolearen semea (2004)  daude, besteak beste, eta joan den hilean Etxeak eta hilobiak bere azken eleberria izango dena aurkeztu zuen.

Joan zen apirilean eldiarionorte.es-ek Atxagari elkarrizketa egin zion, non idazleak, euskal literaturaren egoerari buruz eta Espainiako politikari buruz hitzegin zuen: “Nik pentsatzen dut euskal literaturaren egoera beste herrialde batzuena baino hobeagoa dela, Euskal Herrian hizkuntzarengatik eta historia politikoarengatik artistak eta idazleak asko babesten dira eta. Euskal Herrian euskarazko idazlea izatea, adibidez, Kordoban gaztelaniazko idazlea izatea baino hobeagoa da”, adierazi zuen.

Orain, sari hau jasoko duela adierazi diotenean, Atxagak bere ibilbideari emandako saria “akuilua baino gehiago, bultzada bat” dela esan du, eta gogora ekarri du idazle gisa “gizatiarra denaren mugan” mugitzen dela. Horrela, txantxetan, pozgarria dela “150 urte izan aurretik jaso izana”, esan du idazleak, bere lehen liburua duela 47 urte kaleratu zuela aipatu aurretik.

Carlos Alberdi Alonso Espainiako Kultura eta Kirol ministroaren kabinetearen zuzendaria buru izan duen epaimahaiak azpimarratu du Atxagak “euskara eta gaztelania modernotzeko eta nazioartean zabaltzeko ezinbesteko ekarpena” egin duela, “fikzioa eta errealitatea modu dirdiratsuan uztartzen dituen eta poesiaz blaituta dagoen narratiba bat erabilita”. Atxagak, euskaraz idatzitako bere obra 32 hizkuntzatan irakur daiteke. Genero asko jorratu ditu eleberria, poesia, antzerkia, saiakera eta haur literatura, baita hainbat musikarirentzako hitzak ere.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats