Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Jazz erritmoak Donostiako kaleetara heldu dira
Asteazken honetan, uztailak 24, hasiko da Donostiako Jazzaldiaren 54. edizioa Joan Baezen kontzertu historikoarekin. Edizio honetan, izan ere, John Zorn musikariak jasoko du Donostiako Jazzaldiaren Saria, 1994an hasita, jazzari egindako ekarpenaren aitormen eta esker on gisa urtero ematen den saria. Gainera, aurten, Charles McPherson eta Huouston Person beteranoak igoko dira ezsenatokira eta emakume artistek paper garrantzitsua izango dute Baez, Diana Krall, Silvia Pérez Cruz eta Neneh Cherryren aktuazioekin, besteak beste.
Jaialdiaren zuzendariak, Miguel Martinek, edizio hau “aurtengoa baino hobeagoa baina hurrengoa baino txarragoa” izango dela adierazi du: “Artean ezin dugu esan obra bat beste bat baino hobeagoa dela. Horren ordez, bere asetze-maila begiratu behar dugu eta urte batzuk daramatzagu, publikoa eta artisten harremana oso ona dena, kontzertuak disfrutatzen dituzte eta programazioarekin ados daude. Horregaitik, bide onean gaudela esan dezakegu”.
Ehundaka kontzertu 15 eszenatoki desberdinetan Donostiako kaleak musikaz beteko dituzte bost egun irauten duen jaialdian, uztalaren 28a arte, izan ere. Antolatzaileen helburua, edizio berri bakoitza artista ezagun batekin irekitzea da, generazio eta publiko berria erakartzeko, horregaitik aukeratu dute Baez, nahiz eta musika ezberdina jotzen duen artista izan. Bere agurreko bira egiten ari da, eta 28an Madrilen azkeneko aldiz joko du.
Guztira 32, euskal talde parte hartuko dute Jazzaldian. Azken urteetan egin duten bezala, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.
Heineken Agertoki Berdean, Donostiako Zurriolako hondartzan kokatutakoa, hiru kontzertu handi jasoko ditu: Zaharak, Belakok eta Dorianek emango dituztenak, hain zuzen. Aurrez iragarritako izar handiekin bat egingo dute horrela. Eszenatoki honetako emanaldiak doan izango dira ikus-entzuleentzat. Jazzaldiak, horrela, figura handien presentzia eskaintzeko tradizioari eusten dio, ikusleari xentimorik kostatu gabe.