Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Pablo Ibarren istorioa FesTValera heldu da

Miguel Ángel Silvestrek Pablo Ibarren papera egingo du telesail berrian

Maialen Ferreira

0

El corredor de la muerte du izena Movistar + -ek Gasteizen ospatzen ari den FesTVaean estreinatu duen azken telesaila eta Pablo Ibarren istorioa kontatzen du. Ibar, 1994an Floridan hiru lagun hiltzea egotzita, heriotzaren korridorean egon da orain dela gutxi arte. 2000. urtean erruduntzat jo zuten, eta heriotza zigorra ezarri zioten. Urteotan, familiak hainbat saio egin ditu epaiketa hura baliogabe uzteko. 2016an, lortu zuten. Floridako Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen Ibarren aurka aurkeztutako frogak ahulak eta eskasak izan zirela, eta epaiketa errepikatzeko agindu zuen. Ibarrekin batera hilketa hura leporatua zioten beste gizona ere bigarrenez epaitu zuten, eta epaimahai berriak errugabetzat jo zuen. 2019an berriro epaitu zuten eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

El corredor de la muerte telesailan Miguel Ángel Silvestre aktoreak Ibarren papera izango du. Ramón Camposek, Gema R. Neirak eta Diego Sotelok (Bambú Producciones) sortu dute. Nacho Carreterok idatzitako Fariña liburutik ateratako istorioa kontatzen du eta 25 urte daraman prosezu juridiko baten gertakizuna kontatzen du. Nahiz eta gertakizun hau kontatu, maitasunezko istorioa dela adierazi du Sotelok, emakume baten eta gizon baten arteko maitasuna eta aita-semeen maitasuna ere.

Silvestrek eta talde guztiak Ibarren errugabetasunean sinesten dutela adierazi du aktoreak eta frogarik gabe kondenatu zutela esan du. Estatu Batuetan denboraldi bat igaro ondoren, “edozein latindar pertsonari Ibarri gertatutakoa gerta zitekeela” adierazi du, haiekiko dagoen arrazismoarengatik.

Aktoreen zerrenda Marisé Álvarezek, (Pabloren emaztearen papera egingo duena), Ramón Agirrek, Laura de la Uzek, Pau Pochek, Gianpiero Cognolik, Simao Cayattek, Ben Templek, Nick Devlinek, eta Eric Goodek beteko dute. Telesaila Panaman gazteleraz eta ingeleses grabatuko da.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats