Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

La portada de mañana
Acceder
Peinado multiplica los frentes del ‘caso Begoña’ sin lograr avances significativos
El miedo “sobrenatural” a que el cáncer vuelva: “Sientes que no consigues atraparlo”
OPINIÓN | 'En el límite', por Antón Losada

Eta zuk, emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen duzu?

Estíbaliz Gómez de Segura

0

Izozturik esnatu nintzen goiz hartan. Emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen ari nintzen. Ez da droga berri bat, ez eta analgesiko berri bat ere, kontsumitzeko era berri bat baizik, ordu arte kasu egin ez niona, eta beste emakume batzuen bizitzari zuzenean eragiten ziona.

Laburbilduko dut. XXI. mendeko emakume bat naiz, inola ere ez niokeena uko egingo nire lan-espazioari, nire espazio publikoari. Ulertzen dut milaka emakumek egin duten borroka, nik lan egin, neure kabuz bizi, eta independentea izateko aukera izan dezadan. Ez dut bikotekiderik, eta ez dut izan nahi, orain harreman irekiak izaten ditut. Neure burua emakume aske, moderno eta, noski, feministatzat dut.

Dena aldatu zen nire ama gaixotu zenean. Baziren urte batzuk parkinsona zuela, baina azkenaldian pattalago zebilen. Arreta 24 orduetan behar zuen; nebek lan egiten zuten, bai eta nik ere, eta konponbide bat bilatu genuen, beraz. Eta familian Rosalba sartu genuen, nigeriar emakume bat, gure amaren etxean biziko zena, barne-langile.

Egun batean, etxeratzean, begiak negarrez zituela topatu nuen, tristerik, bere pentsamenduetan bildua bezala. Zer gertatzen zaizu?, galdetu nion. Haurtzaroaren zati bat gogoratzen ari zela azaldu zidan, Armentiako ugazaba batzuen etxean zerbitzari aritu zen garaia, bere herritik Gasteiza migratutakoan. Inoiz ez zuen xehetasunik ematen garai hori buruz, baina argi zegoen ez zuela poz handirekin gogoratzen. Berak beti bultzatu gintuen geure ametsak erdiestera, berak bereak bete ezin zituelako; besteak zaindu eta zerbitzatzen emana zuen bere bizitza. Une hartan, Rosalba gure ondotik igaro zen hizketan ari ginenean, eta ama isildu egin zen. Hunkitu zen, eta uzteko eskatu zidan. Triste geratu nintzen, pentsakor.

Kalean nindoala, erruduntasunak eraso zidan: Nire beharra izango zuen?, Nire zaintzaren beharra? Neurekoia izaten ari naiz berari denbora gehiago ez eskaintzean. Lanaldia murriztu ere egin nezake, berarekin egoteko... Ama dut, berak eman zigun bizia eta ni... zer ari naiz egiten beraren mesedetan?... Berehala, pentsamendu horiei beste argudio batzuk kontrajartzen nizkion: Nik ezin diot utzi lan egiteari, nebek utz diezaiotela. Ez dut askorik kobratzen, ezin dut ordurik murriztu, nola mantenduko nintzateke? Horretaz hitz egiten dugun bakoitzean, haiek errepikatzen dute, kobratzen dudan apurra dela eta, ez didala merezi lan egitea, hobe dela nik ama zaintzea... Rosalba, eskerrak hor dagoen. Berak zainduko ez balu, niri egokituko litzaidake. Ziur. Minutu batzuk eman nituen horretaz pentsatzen, eta Rosalba hurbilago sentitzen hasi nintzen, nire amarengandik ere bai, etxeko langilea izan zen eta. Baina Rosalba urrutitik dator, oso urrutitik.

Etxe azpiko tabernan sartu nintzen kafe bat hartzera. Egunkariko titulu batek asaldatu egin ninduen, Pertsonen salerosketa-sare bateko kideak atxilotu dituzte Gasteizen. Ezinezkoa Gasteizen, hain hiri lasai eta segurua izanik.... Irakurtzen jarraitu nuen: Paperik gabeko hainbat nigeriar emakume prostituitzera behartzen dituzte Gamarrako Atean, mafiekin hartutako zorrak ordaintzeko. Mafiek paperak atxikitzen dizkiete, eta beldurtu eta jo egiten dituzte. Egunaz Itxita atxiki, eta kontrolpean edukitzen dituzte prostituitzera behartzen dituzten bitartean. Zorrak kitatu ondoren, kale gorrian uzten dituzte, erabateko ziurgabetasunean. Artikuluan azaltzen da, halaber, hirian badirela elkarte batzuk, emakume horiei irtenbide bat ematen saiatzen direnak. Jatorrizko herrialdeetan dagoen muturreko pobreziatik ihesi datoz, indarkeria guztien erdigunean emakumeak jartzen dituzten gerra batzuetatik ihesi, ematen du aditzera elkarte horretako arduraduna.

Zirrara batek errealitateak lotzera narama. Rosalba nigeriarra da, ez du paperik herrialdean 3 urte baino gutxiago daramalako; inoiz ez zigun ezer eskatu, ostatua, jatekoa eta soldata sinboliko bat baizik. Ez zaio gustatzen etxetik irtetea, kikilduta sentitzen da, herritarra izateko legitimitaterik ez balu bezala. Amagana lehiatzen naiz, eta zer irakurri dudan kontatzen diot, senak zer diostan. Amak begiratu, eta adi entzuten dit. Gero, erantzuten du: Alaba, oso minduta sentitu naiz ikustean Rosalba bakarrik dagoela ni zaintzen eguneko 24 orduetan; zure nebek neskame baten eran tratatzen dute, garbitzeko eta ni zaintzeko eskatzen diote, medikuarenera eramaten nau, nire medikazioaz arduratzen da, txukuntzen nau eta paseora ateratzen nau. Ez diozue galdetu ea kontraturik nahi duen edo bere eskubideak eta betebeharrak ezagutzen dituen. Paperik ez duenez, ez du eskubiderik. Bere eskubideak ezagutzen ez dituenez, ez daki kontratu bat izan lezakeela, eta kontraturik ez duenez, ez du sekula paperik eskuratuko. Eta horrela, ez du inoiz lortuko zaintzaren esklabotza-gurpil honetatik irtetea“. Amak jarraitzen du: ”Eta ni horren guztiaren erdian nago. Ni, etxeko langilea izan naizen hau, lan honen bihozgabetasuna eta ikusezintasuna neure haragiotan sentitu ditudan hau. Orain neu naiz beste emakume bat esplotatua izateko arrazoia, pobrea delako eta eskubideak erabiltzeko aukerarik ez duelako. Triste nago. Badakit ezin dizuedala eskatu zeuek zaintzeko, zeuen ametsei uko egiteko, ni zaintzearren. Horregatik, isildu, eta negar egiten dut.

Shock betean nengoen. Interneten ikertzeari ekin nion, iritzi-artikuluak begiratzeari. Ulertzen hasia nintzen zer gertatzen ari zen, eta hitz hauek aurkitu nituen, zaintza-kate globala (ZKG). Emakumeok partaide izaten ari ginen mikroindarkeriak (botere-abusua) gauzatzen gure artean, zaintzaren bitartez, sistema patriarkalak ematen digun berrekoizpeneko rolaren bitartez. Zorioneko ni, zuria naizenez eta Espainiako NANa dudanez gero, estatus bat izan dezakedalako, beste emakume batzuek, beste nazionalitate batekoak eta pobreak izateagatik, sekula lortu ezingo dutena. Orain ezin dut ideia hori burutik kendu: emakume batzuk beste emakume batzuen mende, “zaintzeko” mandatu patriarkala bete dezaten.

Egun batzuez, pentsamendu horiek nire denbora guztiaz jabetu ziren, eta jakin nuen nire eskubideak beste emakume baten eskubideak ezabatzean oinarritzen zirela. Bai, egia zen. Erruduntasunarekin hautsi nuen, eta patriarkatuaren aurka sororitatetik (emakumeen arteko solidaritatea) borrokatzeko aukera ikusi nuen. Bera baita munduko emakume guztiok jasaten ditugun askotariko mendekotasun eta indarkerien azken erantzulea.

Rosalbaren errealitatea gogoratu nuen, askotariko indarkeriak; indarkeria ekonomikoa eta lan-indarkeria, merezi zuena kobratzen ez zuelako eta lan-eskubiderik ez zuelako, ez baitzuen lan kontraturik; klase-indarkeria, mirabetza-erregimen baten mende egoteagatik; indarkeria psikologikoa, gutxiespena jasaten zuelako, bere lanagatik eta emakume migratua izateagatik; indarkeria soziala, barne-langileen erregimenek bakartze soziala eragiten dutelako; indarkeria sinbolikoa, enplegatzailearen eta enplegatuaren artean transmititzen eta erreproduzitzen diren mezu eta balioengatik; indarkeria sexuala, prostituzioan aritzera behartu zutelako.

Rosalbak indarkeria xenofobo, kapitalista eta heteropatriarkala jasaten zuen. Desberdintasuna sortu, eta milaka emakume muturreko pobreziara eramaten dituzten politika ekonomiko eta global batzuen ondoriozko miseriaren biktima zen. Genero-indarkeriaren biktima, haren askotariko agerpenetan; pertsonen salerosketaren biktima, Nigeriatik irteteko....

Estíbaliz Gómez de Segura - Zentzuz kontsumitu

Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Medicusmundi Araba

Izozturik esnatu nintzen goiz hartan. Emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen ari nintzen. Ez da droga berri bat, ez eta analgesiko berri bat ere, kontsumitzeko era berri bat baizik, ordu arte kasu egin ez niona, eta beste emakume batzuen bizitzari zuzenean eragiten ziona.

Laburbilduko dut. XXI. mendeko emakume bat naiz, inola ere ez niokeena uko egingo nire lan-espazioari, nire espazio publikoari. Ulertzen dut milaka emakumek egin duten borroka, nik lan egin, neure kabuz bizi, eta independentea izateko aukera izan dezadan. Ez dut bikotekiderik, eta ez dut izan nahi, orain harreman irekiak izaten ditut. Neure burua emakume aske, moderno eta, noski, feministatzat dut.