'Voces para ver. Testimonios de violencia contra la mujeres, una injusticia normalizada' es un libro que recoge las historias comunes de dolor de las mujeres víctimas de malos tratos. El libro ha sido editado por el Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad de la Diputación de Bizkaia.
Ia
Afaltzetik jaitsi nintzen apur bat beranduago eta ikusi ahal izan nuen ez zeudela gauero geratzen ginen jesarlekuan; beraz, hondartzako pasealekura joanak zirela imajinatu nuen. Udako gau zoragarria zen, baina iparraldean gertatu ohi den bezala, ezin ginen jertserik gabe irten. Ez da harritzekoa madrildarrak honaino igotzea uda igarotzera.
Halaxe nindoan ni: fraka luzeak, mahuka luzeko alkandora, nire jertsea eta –xehetasun garrantzitsua– aitarekin erosi nituen takoidun zapatak jantzita. Egia esan, harekin erosi ditudan bakarrak dira. Ez galdetu zergatik aukeratu nituen zapata horiek. Ezin hobeto gogoratzen naiz aitarekin La Palmara sartu nintzela, besaulki tzar horietariko batean jesarri nintzela eta aurrean zapata piloa nuela...
Geroago, etxera iritsi eta zapata horiek kutxatik atera nituen. ‘Krema’ koloreko zapatak ziren, nolabaiteko puntua zutenak eta takoi fina. Tira, normalean jantzi ohi nituenez oso bestaldeko zapatak ziren. Astirik izango banu, beharbada psikologoren batekin edo antzeko batekin kontsultatuko nuke, baina ez nau asko kezkatzen zergatik hautatu nituen. Bide batez, zapata horiek beltzez tindatu eta ‘ahalik eta gehien’ erabili nituen.
Kontua da gau horretan hondartzako pasealekura nindoala, zapata horiek oinetan jantzita. Nire etxetik pasealekura 200 bat metro izango dira. Aurrean eliza bat dago eta ondoren bi kale zati. Hondartza, jakina, beti egon da leku berean eta gurasoen etxea nik zazpi edo zortzi urte nituela eraiki zuten. Uda horretan 10 urte gehiago nituen, eta, beraz, ingurua guztiz ezaguna zitzaidan.
Aurreneko kale zatia igaro eta bigarrenera igarotzeko errepidea gurutzatzera nindoala... beldur apur bat sentitu nuen, tarte osoan ez baitzegoen argi bakar bat ere. Albo bakoitzeko txaletak ezin hobeto ezagutzen nituen, baina... ez zen oso kale jendetsua eta iluntasun hori...kontrako eztarritik joan zitzaidan. Hala, pasealekura sartzea erabaki nuen argiztatuago zegoen eta, normalean, jendetsuagoa izan ohi zen hurrengo sarbidetik.
Ezkerrera egin eta errepide zati txiki horretan gizaki batekin topo egin nuen. Gizonezkoa zen, baina ezer gutxi esan nezakeen urrundu izan balitz. Baina ez zuen halakorik egin. Nirekin zeharkatzean, planak aldatu egin zituen. Bat-batean ohartu nintzen besoa sorbalda gainean jarri zidala. Alkohol kiratsa zerion haren arnasari.
-Kaixo. Etorri nirekin. Oso ondo pasatuko dugu- esan zidan.
Askatzeko eskatu nion eta eskua nire sorbaldatik kentzen ahalegindu nintzen, baina gazte indartsua izan arren –adin horretan halakoxea nintzen–, nik haren eskua kendu beharrean, nire bi eskuei heldu zien eta berriz ere esan zidan berarekin joateko. Ordurako ez zuen barrerik egiten.
Haren tonua bestelakoa zen, larriagoa. Ezin nuen sinetsi niri gertatuko zitzaidanik. Baina, zer nahi du morroi honek? Zer egin behar da orain? Zer egin behar dut? Kaka zaharra! Buruak ez zidan erantzuten eta bihotza lehertzear neukan.
Garrasi egitearekin mehatxatzea baino ez zitzaidan bururatu. Isiltzeko esan zidan eta dandarrez eraman nahi izan ninduen joateko asmoa nuen hondartzeko sarbidera. Ezinezkoa zen eskuak askatzea. Haren indarra nirea baino askoz handiagoa zen. Ezin nuen ezer egin… Nola jokatu? Oihu egiten hasi nintzen, lotsa eta izua uztartuta.
-Lagundu! Lagundu!
Orain badakit hobe dela “Sua!” oihu egitea. Sua! Aukera gehiago daudelako jendea azken dei horretara bertaratzeko, baina orduan ez nengoen horren jakinaren gainean. Garrasi egitean, morroi horrek eskua askatu eta nire aurpegiaren kontra jaurti zuen. Txiripaz edo dena delakoaz kolpea itzuri nuen. Ez dakit zer jazoko zen eman izan balit!
Nire eskuetariko bat aske geratu zenez eta garrasi egiteko prest nengoela ikusita, ostiko bat bota zidan; bete-betean jo zuen nire hankan, baina zartako horri eutsi zion. Berriro ere egin nuen oihu. Morroia urruntzen hasi zen honela ziostan bitartean.
-Ikusiko duzu. Orain lagunekin etorriko naiz eta ikusiko duzu. Urdanga hori! Ikusiko duzu.
Errepide horren erdian geratu nintzen, 80 metrotan zegoen argi puntu bakarrean, eta nahiko hurbil egon behar zuen lagunekin etorriko zela hitz eman zidan morroiak... Orduan auto bat hurreratu zen. Gelditzea pentsatu nuen eta barrukoei esatea zer gertatu zitzaidan eta ea etxera hurbil nazaketen. Guztiz distantzia barregarria zen autoz egiteko, baina ezin nuen urratsik egin. Beldurrak jota negoen. Autoa ia geldi zegoela, zera pentsatu nuen.
-Eta orain topatu dudanaren antzeko batzuk badira?
Albo batera egin, zapatak erantzi eta arineketan hasi nintzen, deabruak etxeraino lagundu nahiko balit bezala. Beti geratu ohi ginen jesarlekuaren ondotik igarotzean, ikusi nuen bertan nire lagunak zeudela, lasai-lasai hizketan eta Mocedadesen kantaren abesten Mari Marren gitarrarekin. Den-dena lasai zegoen, bare. Ni egon nintzenetik hain hurbil zegoen munduaren zatiak ez zekien inola ere zer-nolako izugarrikeria jasan ahal izan nuen eta, ziur asko, zer-nolako izugarrikeria jasango zuen beste neska batek gau horretan edo bestelako gau batean.
Afaltzetik jaitsi nintzen apur bat beranduago eta ikusi ahal izan nuen ez zeudela gauero geratzen ginen jesarlekuan; beraz, hondartzako pasealekura joanak zirela imajinatu nuen. Udako gau zoragarria zen, baina iparraldean gertatu ohi den bezala, ezin ginen jertserik gabe irten. Ez da harritzekoa madrildarrak honaino igotzea uda igarotzera.
Halaxe nindoan ni: fraka luzeak, mahuka luzeko alkandora, nire jertsea eta –xehetasun garrantzitsua– aitarekin erosi nituen takoidun zapatak jantzita. Egia esan, harekin erosi ditudan bakarrak dira. Ez galdetu zergatik aukeratu nituen zapata horiek. Ezin hobeto gogoratzen naiz aitarekin La Palmara sartu nintzela, besaulki tzar horietariko batean jesarri nintzela eta aurrean zapata piloa nuela...