Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La guerra entre PSOE y PP bloquea el acuerdo entre el Gobierno y las comunidades
Un año en derrocar a Al Asad: el líder del asalto militar sirio detalla la operación
Opinión - Un tercio de los españoles no entienden lo que leen. Por Rosa María Artal

Alaia Martin, bertsolaria: “Gizartean gertatzen diren ezberdinkeriak aurkitzen dira bertsolaritzan. Ez da burbuila bat”

Alaia Martin, bertsolari

Maialen Ferreira

Bilbao —

0

Oiartzunen jaio zen eta 12 urterekin hasi zen bertsotan. Geroztik aurrera, bertsolaritzan aurkitu zuen bere “askatzeko era”. Alaia Martin, Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua eta zinemagintzan espezializatua, Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011an eta 2019an, eta txapeldunorde 2015ean. 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen; 2013koan eta 2017koan finalaurrekoetan jardun zen. Larunbat honetan, Abenduaren 14an berriro kantantuko du Gipuzkoako bertsolaritza txapelketa final batean, Donostia Arenan, Andoni Rekondo, Ane Labaka, Aner Peritz Euzkitze, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaranen aurka.

¿Zer da bertsolaritza zuretzat?

Nere askatzeko era, euskalgintza ulertzeko tokia, eragiteko esparrua eta pasio handi bat.

¿Zelan baloratzen duzu bertsolaritzaren garapena azken urteetan? Adibidez, azkeneko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan 14.000 pertsonen aurrean bertsotan ibili zineten.

Euskal Herriko final horrek izugarrizko plaza ematen digu, 14.000 pertsona elkartu ginen Nafarroa Arenan, Gipuzkoako Txapelketan ere 6.000 edo 7.000 pertsona elkartzen dira, normalean. Bertsolaritza momentu onean dago garaietara egokitzen jakin duelako eta Bertsolaritza Elkarteak lan handia egin duelako horretan. Uste dut momentu interresgarrian dagoela eta olatu transfeministak asko aportatu diola bere garapenari.

¿Zelan lagundu dio olatu transfeministak bertsolaritzari?

Alde batetik, erosotasun bat eman dio eta oholtzan egoteko zilegitasun bat eman dio lehendik ez hain eroso egoten zen jende talde bati, emakume askori edo genero disidente askori eta bestetik gaikeraren aldetik ere transfeminismoak berrikuntza handiak ekarri ditu, beste unibertso bat ekarri dio, beste kezka eta arrazoi batzuk, lehiatzeko beste modu batzuk eta ez lehiatzeko sare batzuk. Ekarpen handia egin dio, zalantzarik gabe.

Bertsolaritzak ez du zentzurik testuingururik gabe, funtsezkoa iruditzen zait garaiari, momentuari eta inguruari kantatzea

Esan dezakegu gaur egun bertsolaritza feminista dela?

Ez nuke esango bertsolaritza feminista denik, baina bai esango nuke bertsolaritza feminista eta bertsogintza feminista dagoela. Bertso mundu osoa feminista denik esaten ez naiz ausartzen. Badago interes, kezka eta jarrera hori horren bilaketan eta eraikuntzan.

Zer zailtasun edo traba aurkitzen ditu emakume batek edo genero disidente bat duen pertsona batek bertsolaritzan aritzen denean?

Gizarte esparru askotan gertatzen diren ezberdinkeriak, zailtasunak edo trabak ere aurkitzen dituzte. Bertsolaritza ez da burbuila bat. Beti ari gara aztertzen nola hobetu eta oholtza eroso egiteko ahaleginetan baina bertsolaritza ez da burbuila bat.

Bertso gehienek gai sozialak jorratzen dituzte. Adibidez, Gipuzkoako Txapelketan Aner Peritz 'Euskitze' bullying-ari buruz kantatu zuen. Zelan baloratzen duzu bertsolaritzak gizarteari egiten dion ekarpena?

Bertsolaritzaren funtzio bat hori da, garaiaren ispilu izatea edo bizi nahi den garaiaren aurreizpilu lanak egitea. Bertsolaritzak ez du zentzurik testuingururik gabe eta garairik gabe, funtsezkoa iruditzen zait garaiari, momentuari eta inguruari kantatzea.

Zaia da bertsolaritza beste lan edo eginkitzunekin konpaginatzea?

Gure lana askotan asteburuetan izaten da, orduan atsedenik ez izatea izan daiteke zailtasuna. Ordutegiek konziliazioa zaildu dezakete kasu batzuetan baina erraza izaten da bertso saio bakoitzak ordu kopuru murritzak hartzen dituelako. Bertsolari asko gaude sorkuntzaren beste esparruetan aritzen garenak, hori da nire kasua, eta beste bertsolari batzuk ere badaude lan finko bat daukatenak edo bere jardunaldiak osatzen dituztenak asteburuko lan honekin. Baina nire kasuan sorkuntza eta zaintzari emana bizi naiz.

Belaunaldi berriek interesa al daukate bertsolaritzan?

Bai, harrobi sendoa dagoela esango nuke, jendea interesez dagoela eta elkarteak lan handia egiten ari duela ere interes hori mantentzeko eta sustatzeko. Bertsolaritza garai onean dago eta etorkizuna bermatuta dauka.

Beldurrari entzun egin behar zaio, begiratu egin behar zaio baina agintzen utzi ez

'Kolorea' diskoan parte hartu duzu, familian emozioak lantzeko sortu dena. Zertan datza proiektua?

Emozioak lantzeko disko liburu horretan kolore eta emozio bati buruz letra bat egiteko proposatu zidaten. Beldurra emozio bezela eta beltza kolore bezela eman zidaten eta horrekin kantu bat egiteko esan zidaten gero beraiek musikatu zutena. Pixka bat umetxotatik gure baitan bizi diren emozio horien azterketa egitera eta introspektiba horretara gonbita egiten du baina gozamenetik, ahalduntzetik eta kantutik.

Eta zer da beldurra zuretzat?

Ezinbesteko tresna bat gorputzari entzuten jartzeko eta muga handi bat batzuetan gainetik pasa behar dena. Beldurrari entzun egin behar zaio, begiratu egin behar zaio baina agintzen utzi ez.

Etiquetas
stats