El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde
Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabaldu da gaur
Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus, webgune hau, baliatu ahalko dute. Bertan, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.
Hala, Euskaraldiaren pausu berri hau aurkezteko irekiera ekitaldia antolatu da Iruñeko Zentral antzokian. Edurne Azkarate eta Urko Aristik gidatu duten ekitaldiak herritarren parte hartzea izan du ardatz; bertan egon dira, besteak beste: La Basu (Euskal Herriko hamaikakoa eta kantuaren egileetako bat), Itziar Luri eta Jon Bujanda (Iruñeako Euskaraldia), Oier Sanjurjo (Osasunako jokalaria eta Nafarroako hamaikako kidea) eta Nerea Egozkue (modeloa eta Nafarroako hamaikako kidea).
Izen-ematea noiz eta nola
0