Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Azkuna Zentroak bere ateak ireki ditu artistek euren prozesu sortzaileak publikoarekin partekatzeko
Azkuna Zentroal ateak zabaldu ditu sorkuntza artistikoa hartzeko eta beraz, artista egoiliarrek eta zentroko kideek garatzen dituzten prozesuak erakusteko. Joan zen ostegunean, irailaren 19an, Azkuna Zentrora hurbildu zurenek normalean ikusi ezin dituzten sorkuntza prozesu artistikoak ikusi ahal izan zuten. Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko zuzeneko eta erakusketako arteen inguruan, artelanen ekoizpena bultzatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko, hala egindako obra nola sorkuntzako prozesuak erakutsiz.
Jardunaldi honen inguruan, Komisario Berriak (KB) erakusketaren bigarren edizioaren inaugurazioa izan zen. Oraingo honetan, egoitza Azkuna Zentroa izango da eta hiru kasu ezberdin hartzen ditu, Garazi Ansak (Oiartzun, 1989), Marc Badalek (Bartzelona, 1976) eta Laura Vallések (Castelló, 1984) garatutakoak. Garazi Ansaren ikerketak artearen eta aktibismoaren arteko harremanak berraztertzea proposatzen du, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran mugimendu feministak Euskal Herrian egindako lanaren eta artisten praktikekin dituen harremanen ikuspegitik. Marc Badalen proposamenak ‘naturaren eta landa-ingurunearen idealizazioa kanon kultural modura’, aztertzen du, Vicente Ameztoyk eta beste artista batzuek eraikitako imajinariotik abiatuta. Eta, azkenik, Laura Vallések ZEHAR eta Arena argitalpenen (Espainiako Estatuan laurogeiko hamarkadara hurbiltzeko funtsezko aldizkarien) jarrera kritikoetara eta jarduteko moduetara hurbiltzea planteatzen du, arte garaikidearen teoriatik eta kritikatik abiatuz. KB proiektua Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, CCI Tabakalerak (Donostia) eta Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak (Gasteiz) batera garatzen dute.
Dantza garaikidea, dokumentalak eta akelarrea
Artista guztien artean, Jaiotz Osa koreografo eta dantzariak bere Loser piezaren sorkuntza-prozesua erakutsi zuen. Soloak hausnarketa egiten du millennial baten gogoan dagoenaz eta sentsazio horrekin bizitzeko moduaz. Xabier Mujikarekin batera eratutako OSA+MÚJIKA konpainiako kide gisa, kolektiboa bere mugimendu eta mintzaira berezia bilatzen ari da.
Bestalde, Sra. Polaroiska kolektiboak, genero-ikuspegitik erreferenteak sortzeko eta ahalduntzeko duen lan-ildoari jarraiki, Consejo de sabias proiektuaren lehen topaketa aurkeztu zuen. Bertan, ipuinen printsesen paperaren garrantziari buruz hitzegin zuten, neskak ipuinetako benetazko protagonistak direla aipatuz. Zikloak sei topaketa ditu guztira, arlo desberdinetako profesionalak diren adineko emakumeekin, jakintza biltzeko eta partekatzeko.
Azkenik, Nestor Lizalde artista bisualak publikoa jaso zuen terrazan Akelarre elektrikoa piezari buruz hitz egiteko eta egonaldiari amaiera emateko DJ Felix Danielen eskutik.