Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

La portada de mañana
Acceder
Puigdemont estira la cuerda pero no rompe con Sánchez
El impacto del cambio de régimen en Siria respaldado por EEUU, Israel y Turquía
OPINIÓN | 'Pesimismo y capitalismo', por Enric González

Donald Sutherland aktoreak azken mende erdian egindako lan bikainarengatik Donostia saria jasoko du

Donald Sutherland aktoreak Donostia saria jasoko du hurrengo irailean. Shuterlandekin batera, Penelope Cruz eta Costa Gravas errealizadoreak sarituak izango dira ere Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan. Irailaren 26an jasoko du saria Sutherlandek, Kursaalean egingo den ekitaldi batean eta, gero, Giuseppe Capotondik zuzendariaren Una obra maestra filma emango dute. Bertan, Mick Jagger, Claes Bang eta Elizabeth Debicki arituko dira.

Donostiako Zinemaldiak azken mende erdian baino gehiagoan egindako lan bikaina aitortu nahi izan dio Sutherlandi. Prentsa ohar batean adierazi dutenez, “Sutherland protagonista gisa nahiz antzeztaldean gailentzeko gai den aktorea da, eta talentu handiz hezurmamitu ditu dozenaka pertsonaia, generoa edozein izanik ere”. Horregaitik erabaki dute sari hau jasotzeko aktorerik aproposena dela.

Kanadarra 1935ean jaio zen. Hainbat pertsonai antzeztu ditu genero mota askotarikoak. Haien artean, drama, gerra zinema, thrillerra, beldurrezko zinema eta zientzia fikzioa aurkitu ditzakegu. Telesailetan ere aritu da:The Saint eta The Avengers dira hark egindako lanetan nabarmendu daitezkeenetako batzuk. Zineman, Il castello dei morti vivi pelikulan (1964) egin zuen debuta. Lehenengo arrakasta, berriz, Robert Aldrichen The Dirty Dozen gerra film klasikoarekin lortu zuen. Genero horretan bertan, M.A.S.H.(1970), Kelly's Heroes (1970) eta Johnny Got His Gun (1971) filmetan protagonista izan zen gero. Eta 1970eko hamarkadakoak dira haren interpretazio ezagunenetarikoak ere: Novecento (1976), Casanova (1976) eta Invasion of the Body Snatchers (1978). Azkenengo urteetan Sutherland ezaguna egin da Presidente Snowren pertsonaia interpretatzeagaitik, Los juegos del hambre pelikularen gaiztoa den pertsonaia.