Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Euskal kostadeak lehen mundu bira omenduko du
Hitzaldiak, mahai-inguruak eta 100 itsasontziko estropada handi batekin, besteak beste, omenduko dute Euskal kostaldean Juan Sebastian Elkanok 1522an burututako mundu bira. Ekitaldiak, “Elkanoren Zeruertza” du izena, eta bertan hainbat ekintza kulturalak egongo dira. Ekintzak horiek, hainbat lekutan banatuko dira: omenaldia uztailaren 6an eta 7an egingo da Bilbon, Bermeon eta, batez ere, Getarian, marinelaren jaioterrian, Getaria izango baita omenaldiaren epizentroa.
Kultura-ekintzak ekainaren 27an abiaraziko dira Bermeon, Arrantzaleen Museoan, arratsaldeko 19:00etan José Antonio Azpiazuk emango duen hitzaldiarekin, baina jarduera gehienak uztailaren lehenengo astean pilatuko dira. Uztailaren 2an, Bilboko Itsasmuseum-ean María Dolores Higuera, Artearen Historian katedraduna, urpekaria, itsas-arkeologoa eta, 2005ean erretiroa hartu zuen arte, Madrilgo Itsas Museoko zuzendari teknikoa izan zena, hitzaldi bat emango du.
Uztailaren 5ean, ostirala, Getarian ospatuko diren ekintzak izango dira protagonistak. ‘Sail In’ jaialdiak ekonomia zirkularrari buruzko tailer bat eskainiko du arratsaldean, eta apur bat geroago, José Antonio Azpiazuk, Fernando Txuekak eta Patxi de la Hozek mahai-inguru batean parte hartuko dute Elkano Arrantzaleen Kofradian.
“Proiektuko ekintza ikusgarriena”, antolatzaileek adierazi dutenez, Getariako portuan gertatuko da. Izan ere, uztailaren 6an, larunbata, estropada handia eta itsas rallya ospatuko da. Itsasontziak Getxotik irtengo dira 09:30ean, eta Gaztelugatxeko Donianen geldialdia egingo dute 11:00etan; bertan, txalaparta eta aurresku emanaldi bat eskainiko zaie ermitatik. Gainera, itsasontziek lore eskaintza egingo dute. Hondarribitik irteten direnek gauza bera egingo dute Guadalupeko santutegian, eta Getariako portura -helmuga izango dena- abiatuko dira 12:00etan. 100 itsasontzik euskal kostaldea zeharkatuko dute, eta helburua 18:30 baino lehen Getariara iristea da.
Estropadako ontziek Getariara iritsi eta atrakatze maniobrak burutu ostean, herri horretako Balenciaga Museoan egin-asmo den afarian banatuko zaizkie sariak irabazleei, bertako sukaldarien eskutik. Bertan, lurreko eta, batik bat, itsasoko produktuak dastatuko dira.
Hurrengo egunean, uztailaren 7an, Getariako txistularien diana batek emango dio jarraipena Juan Sebastian Elkanoren omenez antolatutako jarduera multzoari. Nabigatzaileek Kofradian sinadurak idatzi eta gero, marinel meza izango da San Salvador elizan eta Getariako nabigatzailaren monumentuaren aurrean lore-eskaintza egingo dute lau ontzidietako ordezkariek.
Hortaz aparte, igande horretan, portuan atrakatuta dauden itsasontziak doan bisitatu ahalko dira. Ontzi horien artean, ‘Juan Sebastián de Elcano’ itsasontzia nabarmentzen da, Espainiako itsas armadaren eskola-ontzia, munduari hamar aldiz bira eman diona eta Horacio Echevarrieta euskal enpresarioaren ontziolak eraikia. ‘Lucretia’ ontzia ere bisitatuko daiteke, bi marinel gipuzkoar gazteek berritutako belaontzi holandar ospetsua; eta ‘El Saltillo’ ontzia ere, espainiar trantsizioko hainbat une gogoangarriren lekuko izana eta, 1968. urtean hasita ‘Lucretia’ eraiki zuen ontziola berak eta Portugaleteko Itsas Eskola Ofizialak (UPV/EHU) eraikia dena.