Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Kultura, COVID-19aren biktima ikusezina
Kulturaren sektoreak Euskadin eta, bereziki, Gasteizen, pandemiaren ondorioz, bere existentzia hari batetik zintzilik dagoela salatzen du. Hala adierazi dute “Kultura gara” izeneko manifestu batean. Bertan, antzerkiaren, arte plastikoen, musikaren, bideo-sorkuntzaren eta arlo horietan lan egiten dutenek neurri eraginkor eta zuzenak aldarrikatu dituzte, batez ere Gasteizen, Udalak kulturaren funtsak %50 murriztu baititu.
Manifestuak kultur sektorea eta horren inguruan sortzen diren jarduera profesional eta sortzaile guztiak zaintzeko beharra argudiatzen du. “Kultura ez da soilik eskubide bat, baizik eta industria bat, gure gizartearen motor ekonomikoaren zati garrantzitsu bat. 1.092 agentek osatzen dute, guztira, Euskadin, eta 762 milioi euroko diru-sarrerak dituzte”, azaldu dute agirian. Gainera, “ondarea, identitatea, osasuna, pentsamendu-tresna eta gizarte-eraikuntzarako tresna” dela adierazi dute idatzian.
“Jardueren %100 ez egotea ulertzen dugu, baina %40, 50 edo %60a egotea eskatzen dugu. Zergatik egongo dira Donostian Jazzaldia eta kontzertuak eta Gasteizen ez? Zergatik ari da esaten Eusko Jaurlaritzak 1.000 laguneko kontzertuak egin daitezkeela fase honetan eta Udalak ukatu egiten du?”, deitoratu du David Apariciok, EventoKit enpresako gerentea, ekitaldiak muntatzen eta ekoizten dituen enpresa.
0