Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Vivian Maier, hil ondoren argazkilari ospetsua bihurtu zen zaintzailea
Bere bizitza osoan, Vivian Maier (New York, 1926 – Chicago, 2009) estatubatuar argazkilaria, ez zen ezaguna izan. Inoiz ez zuen susmatu bere lanek izango zuten arrakasta, hil ondoren egin baitzen ezagun. Etorkinen alaba zen, langile klasekoa eta, gainera, emakumea. Horrek traba asko jarri zizkion. Hala ere, berari gehien gustatzen zitzaiona egiten igaro zuen bere bizia: argazkiak ateratzen.
1950eko hamarkadan familia aberatsen haurrak zaintzen zituen, horregaitik, bere zaintzapean zeuden umeen argazkiak egin zituen batik bat, baita kaleko eszenenak ere, New Yorken, Los Angelesen eta Chicagon. Horren ondoren, Chicagoko kaleetan bizi izan zen 90eko hamarkadararte. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrak ordaintzeko. Gauza horien artean, kasualitatez, Chicagori buruzko liburu bat idazten ari zen gizon batei negatibo kaxa bat saldu zion enkante batean, liburua ilustratzeko ondo etorriko zitzaizkiolakoan. Zoritxarrez, balio handiko irudi horiek Vivian Maierrek hartuak zirela konturatu zirenean, argazkilaria hilda zegoen jada.
Orain, Maierren obra ikusgai egongo da Donostiako Tabakaleran. Erakusketa honetan, 1951tik 1985era bitartean ataratako 135 argazki daude guztira, sei taldetan banatuta: erretratuak. autorretratuak, formalismoa, kaleko irudiak, haurtzaroa eta koloretako argazkiak. Gainera, Espainian inoiz ez aurkeztutako 33 argazki egongo dira ikusgai. Erakusketa, “Vivian Maier, argazkilari errebelatua” eta Kutxa Kultur Artegunean izango da ikusgai, urriaren 20ra arte, dohainik.
0