Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

Izan edo ez izan, hor dago koxka

Arriaga Antzokiak euskarazko lehenengo 'Hamlet' aurkeztuko du. Aurreneko aldiz, ekoizpen batek euskaraz heldu dio Shakespeareren drama famatuari, obra hau mende honetan eta euskal esparruan kokatuz. Euskarazko antzerkiaren aldeko aurrerapauso hau Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejaburi esker iristen da, horiexek baitira drama eguneratu honen ekoizle eta antzezleak

Ximun Fuchsen zuzendaritzarekin, Xabier Mendiguren arduratu da obra hau egokitzeaz Shakespeare handiak sortutako mitoa berriro interpretatzeko. Bertsio hau gaur egungo gizartearen arazo eta ezaugarriei egokiturik dago, izan ere Skakespeareren lana ez da klasikoa zaharra delako, baizik eta, oroz gain, urteak igaro arren irakurketa berriak iradokitzen dizkigulako. Gure garaiko ‘Hamlet’ honekin, eszenatokira Maika Etxekopar, Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo eta Iñaki Ziarrusta igoko dira.

Bira Luze Bat

Arriaga Antzokira iritsi baino lehen muntaketa hau Harri Xuri –Luhuson (Lapurdi) eta Azpeitian aurkeztu da. Azaroaren 7tik 10era bitartean ikuskizuna Donostiako Gasteszenan ikusi ahal izango da, eta Larresoro (azaroaren 11n), Hendaia (azaroaren 14an), Hazparne (azaroaren 15ean), Kultur Leioa (azaroaren 16an) eta Durangon (azaroaren 17an) jarraituko du gero. ‘Hamlet’en bira 2014ko apirilara arte luzatu da eta 22 herritara helduko da.