Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

La portada de mañana
Acceder
La gestión de la DANA y sus mentiras ponen a Mazón contra las cuerdas
Los catedráticos y jefes de mantenimiento que 'salvó' a 1.718 alumnos en la UV
Opinión - Lo siguiente era el fascismo. Por Rosa María Artal

Aktibazio ekimenak herriz herri hedatzen doaz

Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak. Iaz Donostian Egian euskaraz bizi ekimenak abiarazitako olatua handitzen ari da eta astez aste gehiago dira antzerako ekimenak martxan jarri dituzten edo martxan jartzea erabaki duten herri eta eskualdeetako euskaltzale taldeak. Euskarak 365 egun dinamikaren barnean 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen hasiak dira horietako batzorde asko.

Urriaren 7an Donostian egindako mintegian  aurkeztutako datuetan aipatu zen 40 herri eta eskualde zeudela ordurarte lanean hasita. Horietako batzuk egin dituzte jadanik aktibazio ekimenak eta datorren urtean errepikatzeko asmoarekin ari dira, beste batzuk aurten egingo dute lehenengoz  eta beste herri batzuetan biltzen hasi berriak dira 2018ko Euskaraldia gogoan. Puntu ezberdinetan daude beraz, baina ehunka lagun ari dira batean eta bestean lanean olatua handitzen jarraitzeko.

Aurten, azaroaren 23an aurkeztuko den ekimenera abenduan eta 2018ko lehen hilabeteetan auzo, herri eta eskualdeak gehitzen joango dira. Herrietako batzorde eragileen eta ekimenaren koordinazioaren artean komunikazioa landu eta haremana errazteko Topagunean lanean daude jadanik ardura hori duten kideak.

Hainbat herritan ekimenak aurten

Hainbat herritan ekimenak aurtenBaina datorren urteko Euskaraldiaren aurretik, hainbat herritan buru-belarri ari dira hurrengo asteotan martxan jarriko diren formato ezberdineko saioak antolatzen. Batzuek asteburu batean arituko dira (Lizarran eta Derion, adibidez), beste) batzuk aste betez (Baiona-Angelu-Miarritze), 11 egunez (Deustuan)  (Deustuan), 20 (Intxaurrondon), 21 (Altzan) edo 30 egunez (Aiaraldean), baina guzti-guztiek dute oinarrian hizkuntza ohituretan eragitera bideratutako ekimenak izatea eta tokiko euskaltzaleen ekimenetik sortuak direla.

Hainbat batzorde, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan datorren urteko ekimena aurkezteko asmoz ari dira lanean. 

Zerrenda luzea

Ondorengo lerroetan aipatuko ditugunak dira lanean hasita dauden herri eta eskualdetako batzuk. Ez da zerrenda osoa, baina martxan dauden batzordeak zein puntutan dauden ikusteko baliagarri izan daiteke.

Donostia. Egia auzoan hasitakoak izan du segida gerora ere (Añorga auzoan edo Donostiako Piraten artean, berbarako). Hurrengo egunotan, beste bi auzok hartu dute lekukoa: Altzak eta Intxaurrondok.

  • Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara batzordeak abenduaren 12tik abenduaren 2rarteko ekimena antolatu du: 21 egun euskaraz. Jadanik 291 Ahobizi eta 402 Belarriprest-ek eman dute izena.
  • Altza Hadi! izena eman diote Altzako ekimenari. 20 egunetan (azaroaren 11tik abenduaren 1era) 212 Ahobizi eta 515 Belarriprest lortzeko erronka jarri diote antolatzaileek bere buruari.

Auzoetako ekimenaz gain, Bagera euskaltzaleen elkartea ari da jadanik 2018an Donostia osoan egin nahi den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen udalarekin batera. Urrian egin dute lehen mintegi irekia eta hasiak dira lehen urratsak ematen.

Deustu. Datorren urteko Euskaraldiaren egun berdinetan egingo dute aurten Deustuarrek 11 egun euskaraz ekimena. Berbaizu euskaltzaleen elkartea gidatzen ari den ekimenean 250 lagun baino gehiagok eman dute izena jadanik.

Aiaraldea. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak 30 egunez (azaroaten 3tik abenduaren 3ra) Aiaraldeko zortzi herrietako Ahobizi eta Belarriprest-ak hizkuntza ohiturak aldatzera gonbidatu ditu.  1.000 Ahobizi eta 5.000 Belarriprest armairutik ateratzeko prest

Lizarra. Baietz 48 orduz euskaraz Lizarran! Hori izan zen iazko Euskararen Ginkanan irabazle izan zen taldearen erronka eta geroztik, buru-belarri aritu dira azaroaren 17tik 19rako Euskararen Maratoia prestatzen. Twitterren ere jarrai ditzakezue.

BAM. Baiona-Angelu-Miarritze. Azaroaren 27tik abenduaren 3ra 450 Ahobizi eta Belarriprest lortzeko helburuarekin ari dira lanean antolatzaileak. Informazioa eskuorri hontan (pdf)

Derio. Derion Ahora izena eman diote Tximintx elkarteko kideek bere ekimenari, azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute aurten, 11 egunez datorren urtean. Herriko denda, taberna eta zerbitzuen gida egin dute euskaraz zerbitzua emateko duten gaitasunaren arabera sailkatuta. Aurten 365 derioztar nahi dituzte euskarari eutsiz. Twitterren ere aurkituko dituzue.

Batzordeak osatzen

Arabako lautada. Iaz Agurainen 75 orduz euskaraz ekimena arrakasta handiz martxan jarri ondoren, 2018 urtean Lautada osoan egingo dute 11 egun euskaraz. Lehen bileran 107 euskaltzale batu ziren.

Getxo. Urriak 7ko mintegian Getxoko euskara zinegotziak azaldu zuen modura, Bizarra Lepoan eta Egizu euskaltzaleen elkarteak eta udala elkarlanean ari dira lanean jadanik.

Elgoibar. Herriko Euskarak 365 egun batzordea datorren urteko Euskaraldia prestatzen hasiak dira. Aurtengo euskararen eguneko ekitaldian aurkeztuko dute ekimena.

Iruñea. Abenduaren 2an egingo da aurten Iruñeako ekitaldia, eta bertan aurkeztuko dute datorren urtean 11 egun euskaraz ekimenerako Nafarroako hiriburuan duten asmoa.

Bilbo, Gasteiz, Soraluze, Atarrabia, Errenteria, Ermua, Lasarte, Baztan, Tolosaldea, Durango,… eta hamarnaka herri gehiagotan ari dira jadanik euskaltzaleen batzordeak sortzen  datorren urteko olatuan parte hartzeko.

Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak. Iaz Donostian Egian euskaraz bizi ekimenak abiarazitako olatua handitzen ari da eta astez aste gehiago dira antzerako ekimenak martxan jarri dituzten edo martxan jartzea erabaki duten herri eta eskualdeetako euskaltzale taldeak. Euskarak 365 egun dinamikaren barnean 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen hasiak dira horietako batzorde asko.