Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Literaktum jaialdiak emakume izena du
“Literaktumek garai honetako literaturaren eta gizartearen arteko konexioak arakatzen ditu beti, eta gaur egun, eztabaida publikoaren erdigunean diren auzi ugari eta larrien artean, beharbada ez da izango borroka feminista baino sakonera eta indar handiagokorik”. Hitz hauekin aurkeztu dute azaroaren 11tik 24ra izango den Literaktum jaialdiaren programa berria. Bere artdatz nagusia literaturaren eta feminismoaren arteko loturak dena.
Hortarako, jaialdiak, emakume idazle sorta narbarmen bat bilduko ditu Donostian. Haien artean, Elvira Sastre, Maria Sanchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodriguez, Kattalin Miner, Lucia Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales. Hasiera batean, izen horien artean, 2018ko Literatura Nobel sariduna, Olga Tokarczu, egotea espero zuten, baina idazle poloniarrak adierazi zuenez, ezin izango da bertara joan. Halere, idazlea Donostian egongo da 2020ko martxoan.
Literaktumeko aurkezpena Bernardo Atxagak (Etxeak eta hilobiak), Ibon Martinek (La danza de los tulipanes) eta Karmele Jaiok (Aitaren etxea) egingo dute eta beren azken eleberriak aurkeztuko dituzte. Adam Zagajewski 2017an Princesa de Asturias saria jaso zuen idazlea ere Donostian izango da,El Fulgor de la poesia liburua aurkezteko.
Feminismoa eta literaturaren arteko loturaz gainera, Literaktum 19ren programak bide egiten die beste eztabaida batzuei ere. Poesiaren eta pentsamenduaren arteko lotura, Europaren kultura-, hizkuntzaeta literatura-aniztasuna, edota identitate nozioa auzitan jartzea izango dira jaialdi honetan jorratuko diren beste gai batzuk.
Ramon Saizarbitoria idazlearen Egunero hasten delako nobela omenduko dute bere 50. urteurrenean, baita Joxean Artzeren poesia- eta musika-ibilbidea ere. Horrez gain, beste proposamen diziplinarteko batzuk ere egongo dira, non literatura beste hizkuntza batzuekin elkartuko baita, hala nola Teatro del Temple eta Tanttaka Teatroaren Abre la puerta edota Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Ion Olanoren Bestaldearen Bestaldean.
Erakusketak, filmak, mikroeztabaidak, Dickensengan inspiraturiko literatura afari bat eta Literaktum Txikia, haurrentzako jarduera-programa, zeina haziz baitoa edizioz-edizio: horiek ere osatzen dute sareko jaialdi hau, zeinaren programa hiri osoan barrena zabalduko baita literaturaren festa handia ospatzeko.