Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Nork dio kezkuntzan ematen diren borrokak ez direla hezkuntza bereziko hezitzaileonak?

Edurne Ugarte / Aiert Zinkunegi  / Elena Domínguez  

Hezkuntza Saileko sailburuak oso argi utzi du berarentzat hezkuntzan dagoen sektore bakarra irakasleena dela. Horregatik maiatzean deituak izan diren  greben aurrean, haiekin bakarrik “negoziatzeko” prest azaldu da, azkenean beraien mahaian proposamen ziztrinak eta irribarreak soilik aurkeztuz. Besterik ez. Irakasleak ez garenok, berriz, hezkuntzako langiletzat hartzen ez gaituenez, gurekin ez dauka negoziazioen itxurikeria egiteko beharrik. Horrela da! Eta ez du disimulatzen, ez!

Hau idazten dugunok, Hezkuntza Bereziko hezitzaileok, denbora luzean batzuk,  motzagoan besteak, gure lan-bizitzan zehar nola edo hala administrazioaren mespretxu eta gutxiespeneko mezuak jaso ditugu behin eta berriz. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin egiten dugun lana behe-mailakoa dela sinestarazi nahi digute. Ikastetxeetako edo lantokietako erabakietan parte hartzeko kategoria nahikoa ez daukagula sentiarazi nahi digute. Gure lan-baldintzak hobetzeko eskubidea izatea ere merezi ez dugula helarazten digute.

Isilik mantendu nahi gaituen administrazioari arrazoia emango diogu? Guk, behintzat, ez! Gu, beste langileok bezala, gure eskubide eta lan-baldintzen alde borrokatzeko gai gara. Gu ez gara 2. mailako langileak, guk ere ikastetxeetan eta negoziazio mahaietan hitz egiteko gaitasuna eta proposamenak egiteko ahalmena daukagu. Noski!

Horregatik mobilizazioetan eta grebetan parte hartu behar dugu gainontzeko langileekin batera. Haiek lan egoera ezberdina (batzuk hobeagoa, besteek okerragoa) badute ere, aldarrikapen nagusi batzuk komunak ditugu: bajak hartzeagatik soldada ez murriztea, ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea, galdutako eros-ahalmena berreskuratzea, ratioak (guk ditugun ikasleen kopurua ere) jeistea, jubilazioak erreztea, benetako negoziazioak, administrazioaren jarreraren aldaketa... Hauez gain, gehiago ditugu, noski. Baina hauek ere hezkuntza bereziko hezitzaileonak dira. Nork dio kontrakoa?

Hezkuntza laguntzako espezialistak, sukaldariak, ordezkoak, laboral kontratua dutenak, fisioterapeutak, lanaldi murriztuak dutenak, irakasleak, garbitzaileak, funtzionario kontratua dutenak, zeinu hizkuntzako interpreteak, finkoak direnak, lanaldi osoa daukatenak, partzuergoko hezitzaileak, bakantedunak, terapeuta okupazionalak... Guztiok pairatzen ditugu hezkuntza Saileko arduradunen mespretxuko jarrera eta politika murriztaileak. Guztiok Kaltetuak gara!! Horregatik ...boroona hau guztiona da! Hezkuntza

*Edurne Ugarte / Aiert Zinkunegi  / Elena Domínguez  son responsables de Educación de Steilas

Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Etiquetas
stats