Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Sánchez y cuatro ministros se pusieron a disposición de Mazón el día de la DANA
Un árbol salvó a Sharon y sus hijas de morir, ahora buscan un nuevo hogar
Opinión - Nos están destrozando la vida. Por Rosa María Artal
Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Arabako euskaldunak aktibatzeko arrazoien berri, Kike Amonarrizen eskutik

Euskaraldia

Itxura guztien arabera, 2018 urtea garrantzitsua izango da euskararen normalizazioaren esparruan. Datorren urteko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Topagunearen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, “11 egun euskaraz” ekimena jarriko da martxan Euskal Herri osoan. Tamaina horretako egitasmoak aurre-lan luzea behar du, eta jada hasiak dira horretan: ostegun honetan (azaroak 23), Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegian, 19:00etan, ekimenaren aurkezpena egingo du Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezleak.

Beraz, datorren urteko ekimenaren berri izan nahi duenak, bertan du hitzordua. Halere, badakigu ekimen hau ez  dela zerotik hasi, eta aurretik, hainbat herri, udalerri eta eskualdetan jarri dituztela aktibazio-ekimenak martxan.  Eta hemendik aurrera ere, ekimenak funtzionatzen badu, tokian tokiko eragileei esker izango dela. Horrekin lotuta, Amonarrizekin batera, Zuiako eta Mendialdeko eragileak ere izango ditugu Oihanederren ostegunean.

Aurkezpena ez da bakarra izango, hala ere. Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Topaguneko kideak herriz herri ibiliko dira urte amaiera honetan, ekimenaren berri eman eta leku horietan martxan jartzeko lehenengo bultzadatxoa emateko. Hona hemen orain arte baieztatuta dauden datak:

Azaroaren 21ean, 19:00etan: TREBIÑUko udaletxean Abenduaren 2an, 10:30etik aurrera (Gorbeialdeko euskaltzaleen topaketaren barruan): URKABUSTAIZko kultur etxean Abenduaren 3an, 13.00ean: DULANTZIko kultur etxean Abenduaren 14an, 19:30ean: LEGUTIOko kultur etxean

Horiez gain, Arabako Errioxan, Añanan eta Mendialdean ere egongo dira aurkezpenak. Adi datei, beraz!

 

Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Etiquetas
stats