Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Sánchez rearma la mayoría de Gobierno el día que Feijóo pide una moción de censura
Miguel esprinta para reabrir su inmobiliaria en Catarroja, Nacho cierra su panadería
Opinión - Cada día un Vietnam. Por Esther Palomera
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Euskal bikoizketaren krisia: desagertzeko zorian dagoen apustu politikoa

Doblaje

Maialen Ferreira

0

Laurogeita hamarreko hamarkadan jaiotako euskaldunak euskarara itzulitako ETBko marrazki bizidunekin hazi direla errealitate bat da. Kontua da, garai hartan, 1.589 ordu euskarara bikoizten zirela urte bakarrean. Gaur egun, ordea, 100 ordu bakarrik. Ezegonkortasunagatik eta lanaren baldintzengatik, Euskadiko bikoizketa aktoreak geldialdi laborala egitea erabaki dute. 

Monika Erdoziak 28 urte daramatza bikoizketa aktore moduan. Kazetaritza ikasi zuen baina laister mikrofonoen munduari buruzko interesa piztu zitzaion. Lehenik, bikoizketa aktorea bihurtu zen. Ondoren, zuzendari. Erdoziak lortu du aktore askoren ametsa egi bihurtzea: gustoko duen lanarekin bizitza on bat edukitzea. Hala ere, bere egoera pertsonala alde batera utzi egin du, sektorearen biziraupenarengatik borrokatzeko.  

“Gure ustez, lanaren baldintzak ez badira hobetzen, bikoizketa aktoreak ezin izango dugu gure profesiotik bizi. Borrokan ari gara agintariek, Eusko Jaurlaritzak, konturatzeko bikoizketa garrantzi handia duela hizkuntzalaritzarako. Bereziki euskararen erabilerarako”, azaldu du Erdoziak, Demi Moore edo Scarlett Johanssonen euskarazko ahotsa izandakoa. 

Bikoizketa, inoiz ez da araututa egon Euskadin. Orduan, enpresak aske sentitu dira kontratuak sortzerakoan. Bikoizketa aktoreak deialdi bakoitzean agertzeagatik eta euren 'take' edo bikoizketa zatiak interpretatzeagatik diru bat jasotzen dute. Enpresa bakoitzak erabakitzen du zenbat diru ordaindu 'take' bakoitzeko. Hori dela eta, horrekin konforme ez zeuden aktore batzuk elkarte bat sortu dute, Bieuse, izan ere, sekture guztian soldata berdina jaso dezaten.  

“Azkeneko bost urteetan gure soldata %35 murriztu da. Gainera, lan gutxiago dago, orduan, irabazten den dirua oso gutxi da. Ezin da horrela bizi eta oso zaila da aldi berean beste lan bat edukitzea, enpresak Euskal Herriko leku ezberdinetan sakabanatuta baitaude”, argitu du Edoziak. 

Gaur egun, 50 bikoizketa aktore daude Euskadin gutxi gorabehera. Horrek esan nahi du, film luzeak bikoizteko, zuzendariek, ahotsak aurkitzeko arazoak izaten dituztela. Batzuetan, azaldu du Erdoziak, ezin dituzte aukeratu, aktore bakarra baitago pertsonai bakoitzeko. Gainera, filma edo seriea euskaraz bakarrik bikoiztu behar denean, arazoa handitzen da, zeren eta, aktore gehienek gazteleraz soilik bikozten dute. Horregatik euskarazko ahotsak oso gutxi dira. 

Euskal Jaurlaritzarekin izandako azkeneko bileran ez zuten akordio ezta irtenbiderik aurkitu. Eusko Jaurlaritzak 12 pelikula bikoizteko konpromezua zuen Zinema Euskaraz programa barruan. Erdoziaren ustez, aktoreak euren lana gelditzea “izugarrizko neurria” da, baina irtenbide bakarra da euren profesioa arautzen duen eta lan baldintzak hobetzen dituen hitzarmen bat lortzeko. 

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats