Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Zinema feministaren historia ezagutzeko zinema zikloa
'Hasieratik. Zinema feministaren istorioak' izeneko feminismoaren historioa aztertzen dituzten zinema saioak Artium Museoan martxoaren 7an hasiko dira. Artium eta Tabakalera museoen arteko lankidetzatik sorturiko film bilduma feminista da.
Zikloak zazpi saio izango ditu, hilean bat, martxotik ekainera eta urritik abendura. Lehen saioa larunbatean izango da, martxoaren 7an, 18:00etatik aurrera. Lur Olaizola zinemagile eta Tabakalerako Ikus-entzunezkoen koordinatzaileak aurkeztuko du, eta zinemagintzan aitzindari izan ziren zuzendariei eskainiko zaio, hasieratik zinemagintzaren hizkuntza eraikitzen lagundu zutenei: Alice Guy, Germaine Dulac eta Maya Deren.
Alice Guyren bi film labur proiektatuko ditu lehen saioan: 'Les résultats du feminisme' (Feminismoaren ondorioak, 1906) eta 'Madame a des envies' (Andreak gurariak ditu, 1906). Gainera, Germaine Dulacen 'La souriante Madame Beudet' (La sonriente señora Beudet, 1923) eta Maya Derenen 'At Land' (Lehorrean, 1946) film labur mutu surrealistak ere proiektatuko dira.
Apirilean, 'Saute ma ville' (Lehertu zaitez nire hiria) Chantal Akermanen lehen film laburra eta Vera Chytilova txekiarraren 'Daisies' (Bitxiloreak) luzea proiektatuko dira.
Maiatzeko saioa Agnes Varda zuzendariari buruzkoa izango da, eta ekainean, Callisto McNultyren 'Delphine et Carole, insoumuses' (2019) dokumentala proiektatuko da.
Azkenik, uda igarota, Laura Mullveyren eta Peter Wollenen 'Riddles of the Sphinx' (Esfinjearen igarkizunak, 1977) filma proiektatuko da urrian, Mirentxu Loyarteren 'Euskal emakumeak' (1981) eta Lizzy Bordenen 'Born in flames' (1983) azaroan eta Cheryl Dunye zuzendariaren 'The Watermelon Woman' (Angurri-emakumea, 1996) abenduan.
0